XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Presaz bizi gara gure gizartean, arrapaladan.

Pentsatzeko astia faltatzen zaigu, gure ingurutik irten eta amesteko denborarik ez dugu.

Beti korrika gabiltzalarik, gauza transzendenteetan pentsatzeko denbora faltatzen zaigu.

Ez dakigu bizitzen.

Nor garen dakigu, baina ez nondik gatozen ez nora goazen.

Arthur isildu zenean René-k hartu zuen bere txanda: - Nik neuk ere nire bizitza berrantolatu egingo dut.

Denbora gehiegi eskaintzen nion lanari eta bizitzaz ez nintzen behar bezala arduratzen.

Ordu amaigabeak ematen nituen bulegoan lanean, eta kalera irtetzen nintzenean helburu bakarra nuen: erreportaiak egitea....

Isilaldi baten ondoren René-k hitz egiten jarraitu zuen: - Gaur, adibidez, lehen aldiz ikusi dut, eta gozatu naiz egunsenti ederra zaldi gainetik sortzen ikusteaz.

Espektakulu paregabea izan da.

Ondoko isiltasuna, txanda jarraituz, emakumeari tokatu zitzaion apurtzea, baina isilik zirauen.

- Eta zuk, Sassanide? - galdetu zion Arthurek.

- Zuek etxera itzultzen zarete.

Ilusioz beterik, eta etxera.

Ni neu ere ilusionaturik noa, baina ez etxera.

- Zure etxea eraiki dezakezu - animatu zion Arthurrek. Guk lagundu zaitzakegu.

- Eskertzen dizut zure borondate ona.

- Ez da borondatea bakarrik.

Gure erreportaietan parte hartu dezakezu zuk ere, René eta nirekin.

Beraz, hiru partaide izan gaitezke negozio horretan. Ezta, René?.